Informazio gehiago

Argazkiak

1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
Irudi gehiago ikusi

Argazki gehiago ikusteko

https://luisperaltafoto.com/

Albisteak

4.000 pertsona baino gehiagoko marea arrosa

4.000 pertsona baino gehiagoko marea arrosa

Gehiago ikusi

Eguraldi bikaina eta giro ezinhobea Donostiako Katxalin Solidarioan

Eguna ezinhobea izan zen. 4.000 pertsona baino gehiago elkartu ziren igandean Katxalin Solidarioan parte hartzeko. 4.000 pertsona baino gehiagok bere laguntza eskaini zuten bular minbiziaren aurka borrokatzeko eta ikerkuntzarako dirua lortzeko. Eta jardunaldia zoragarria izan zen; baita eguraldia ere.

Partaiderik gabe ezinezkoa da horrelako festa handia bizitzea. Marea arrosak lau kilometrotako ibilbidea osatu zuen. Goizeko 11:00etan Alderdi Eder-en kokatutako irteera puntutik abiatu ziren partaideak, Sagüeseraino iritxi ziren eta Alderdi Eder-en bukatu zuten, Donostiako Alde Zaharretik pasa ondoren. Helmugan, mota askotako aktibitateak antolatu ziren festarekin jarraitzeko. Donostia arrosa izan zen igande goizean.

Eskerrik asko partaide guztiei! Zuei esker dirua lortu genuen bular minbizia ikertzen jarraitzeko! Eta hori zen igandeko helburu nagusia. Mila esker eta hurrengo urtean gehiago!  

http://www.katxalinsolidarioa.com/sites/default/files/styles/galeria/public/7_1.jpg?itok=XbVRxXKqhttp://www.katxalinsolidarioa.com/sites/default/files/7_1.jpg
KATXALIN MARTXA SOLIDARIOA, 2019 URRIAK 27

KATXALIN MARTXA SOLIDARIOA, 2019 URRIAK 27

Gehiago ikusi

Katxalin Martxa Solidarioa bular minbiziaren aurka borrokatzeko antolatzen den proba solidarioa da. Helburua ez da oinez egitea, helmugara lehen postuan iristea... Ez! Helburua marea arrosa handia sortzea da bular minbiziaren aurka borrokatzeko. Martxa honen ibilbideak 4 kilometro izango ditu aurten ere, eta irteera zein helmuga puntuak Alderdi Eder-en kokatuak egongo dira, hau da, Donostiako Udaletxearen aurrean. 

Aurtengo proba urriaren 27an ospatuko da 11:00etatik aurrera. Hau da, urriaren azken igandean. 

Izen emateak

Izena emateko epea ireki dugu jada. EROSKI-n edota ROBERS Donostian erosi daiteke martxan parte hartzeko dortsala. Leku hauetan, dortsala zein kamiseta jasoko duzu egunean bertan. Izen emateak ‘online’ ere osatu daitezke www.katxalinsolidarioa.comwebgunean. Bigarren aukera honekin, dortsala eta kamiseta ROBERS Donostian jaso beharko duzu urriak 25 edo 26ean. Dortsal bakoitzaren salneurria (kamiseta barne) 8 eurokoa da. Diru guztia bular minbiziaren aurka borrokatzeko erabiliko da. 

Salmenta puntuak

EROSKI: Arrasate, Eibar, Garbera, Ordizia, Tolosa, Urbil, Urola eta Zarautz

ROBERS Donostia


Kamiseta teknikoa

Aurtengo kamisetaren kalitatea hobetu dugu. Partaide guztiek lehen mailako kamiseta tekniko arrosa jasoko dute. Estanpatua ere arrosa izango da, baina, kasu honetan, ilunagoa. 

‘0 dortsala’

Gurekin egon nahiko zenuke urriaren 27 Igandean baina ez duzu aukerarik? Modu batera edo bestera lagundu nahi duzu? Parte hartu Katxalin martxan ‘0 Dortsal’ eskaintzarekin izena emanez.

‘0 Dortsal’-eko izen ematea solidarioa da, zure ekarpena ‘DORSAL 0’-an izena emanez egin dezakezu, jasotako diru hau bularreko minbiziaren ikerkuntzarako bideratua izango da.

5 euro edo gehiagoko ekarpena honako kontu zenbaki honetan egin dezakezu konzeptuan Dorsal 0 ezarriz:ES02 2095 5001 0110 6104 1041

0 dortsala dohaintza bezala kontsideratua dago, ez du dortsala eta kamiseta ofiziala izateko eskubuderik ematen. Nahiago baduzu, lagun dezakezu aipatutako puntuetan izen ematea eginez ere eta kamiseta ofiziala eta dortsala eramango dituzu nahiz eta azkenik urriaren 27an irteera puntuan ez kokatu.

Anima zaitez! 

http://www.katxalinsolidarioa.com/sites/default/files/styles/galeria/public/kartela_trop_0.jpg?itok=SiXMMaNVhttp://www.katxalinsolidarioa.com/sites/default/files/kartela_trop_0.jpg
Garrantzitsuena ez da ibiltzea ilusioz beteriko 4 kilometro hauetan, bular eta ginekologiko minbiziaren aurka borroka egiten duen marea arrosa osatzea baizik

Katxalin

Kaiku
La CaixaEroskiDiario Vasco
Katxalin.org  
  

Info kontaktua@katxalinsolidaria.com